Reala

RACING FERROL-REALA (0-0)

Donostiarrek puntu bat jaso dute partida kaskar batean

2007/10/27

Chris Colemanen gizonek ezin izan zuten Galiziako taldea menperatu. Neurketa kaskarra izan zen eta porrota jasotzeko zorian egon ziren azken minutuetan.

Realak puntu bat eskuratu zuen Racing Ferrolen aurka (0-0). Donostiarrek emaitza ontzat har dezakete, txuri-urdinek partida kaskarra egin zutelako.

Chris Colemanek zuzentzen duen taldeak ezin izan zuen bere nagusitasuna erakutsi lehen zatian. Donostiarrek baloi-jabetza izan zuten eta jokaldi landuak egin zituzten, baina erasoan arriskua sortu gabe. Gol abaguneak oso urriak izan ziren.

Aurreneko 45 minutuetan jokaldi eztabaidagarria eman zen. Izan ere, Iñigo Díaz de Cerio area barruan erori zen atezainarekin tupust egin ostean, baina epaileak ez zuen deus adierazi.

Bigarren zatian, aurreneko minutuetan, Ferrolgo taldea hobeto aritu zen, baina egoera ez zen asko aldatu. Racing Ferrolek abantaila hartzeko aukera izan zuen, baina Jonatan Pereirak langara bidali zuen baloia. Geroago Realak erantzun zuen eta Carlos Martinezek zutoinera bidali zuen baloia. Realeko jokalariak partida oso ona egin zuen.

Donostiako taldeak gorriak ikusi zituen azken minutuetan, baina Riesgo atezainak ezin hobeto oztopatu zuen etxekoen gola hiru gol abagunetan.

- Fitxa teknikoa:
0 - Racing Ferrol: Queco Piña; Ceballos, Manuel, Charpenet, Ivan Romero; Cami, Ruben García; Jonathan Pereira, Cohen (Jaime Junior, 76'), Raponi (Lamatina, 75'); eta "Cacique" Medina (Javi Rodriguez, 85').

0 - Reala: Riesgo; Carlos Martinez, Labaka, Victor Lopez, Castillo; Garitano (Mikel, 80'); Elustondo, Xabi Prieto, Aranburu; Diaz de Cerio (Skoubo, 65') eta Delibasic.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta