Athletic Club

ATHLETIC CLUB

Gabilondo izan daiteke nobedade nagusia Valladoliden aurka

2007/10/18

Joseba Etxeberria eta Aduriz izango dira jokalaririk aurreratuenak.

Igor Gabilondo izan daiteke Athleticen nobedade nagusia Valladoliden aurkako neurketan. Añorgako ezker hegalekoa ohiko titularrekin aritu da erdilari eta aurrelari zuri-gorriek Lezaman egin duten lan saioan. Jokatzen badu, bigarren aldiz arituko da hasierako hamaikakoan.

Eskuin hegalean duda gehiago du entrenatzaileak. Asteazkeneko lan saioan Iraola eta David Lopez tartekatu ditu. Halaber, erasoan Joseba Etxeberria izango da Aritz Adurizen bikotea.

Bi aurrelariek sarri askotan erakutsi dute oso ongi konpontzen direla elkarren artean.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta