Reala

REALA

Akziodun txikiak zuzendaritzaren kontra azaldu dira

2007/10/17

Apars izeneko plataformak Zuzendaritza Batzordearen dimisioa eskatuko dutela esan du.

APARS- EZATE izeneko akziodun txikien elkarteak prentsaurrea eskaini zuten azaroaren 30ean egingo den Akziodunen Batzarrean parte hartzeko deia, eta urteko aurrekontuari ezezkoa emateko gonbitea luzatuz.

Juan Carlos Ibañez eta Pello Godoy izan dira elkarte honen izenean mintzatu direnak. Akzio guztien %6aren babesa dutela ziurtutatu dute, eta aurrekontuak onartuko balira ez- ohiko Batzarra deitzeko mehatxua luzatu dute.

Bestalde, Klubeko Kapital Handitzea egin zenean, APARSek esandakoaren arabera Txinako inbertsore talde bat prest azaldu zen akzio guztien %35aren jabe egiteko, eta Kontseiluak, -klubeko estatutuei kasu eginez- pertsona bakoitzak gehienez %2a erosteko aukera zuela eta hori egin nahi bazuten 17 lagun beharko zituztela erantzun omen zion.

Hala, azkenean bere hortan geratu omen zen aipatu ekimena. Elkarte honek egoera hau ere kritikatu egin du, klubarentzat diru iturri ona izan zitekeela ardudiatuz. APARS- EZATE akziodun txikien elkartea izanda, deigarria da inbertsore talde handi baten ekimena babestea.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta