Reala

REALA

Elustondok aurrerantzean gehiago jokatzea espero du

2007/10/17

Beasaindarrari kostatzen ari zaio lehen taldeko hamaikakoan tokia egitea.
Gorka Elustondo eta Ismael Urzaiz baloiagatik borrokan. Foto: EFE

argazkia handitu

Gorka Elustondo eta Ismael Urzaiz baloiagatik borrokan. Foto: EFE

Gorka Elustondo badirudi pixkanaka hasi dela Colemanen asmoetan sartzen. Albaceteren aurka lau minutu jokatu zituen, eta aurreko larunbatean Numantziaren aurka, bigarren zatia oso-osorik jokatu zuen. Abenduaren 20an egin zuen debuta Celtaren aurka Miguel Angel Lotinaren eskutik, baina beasaindarrari kostatzen ari zaio lehen taldeko hamaikakoan tokia egitea.

Kontuak-kontu, erdilari txuri-urdinak lasai dagoela adierazi du. “Beti nahi izaten da gehiago jokatzea, baina denboraldia luzea da. Lehiakortasun handia dago zelai erdian, eta aukeraren bat izan ondoren hura aprobetxatzea da asmoa”.

Orain artean Aranburu eta Garitano ari dira jokatzen euskarri bikoitzean, baina Elustondok ez du etsi nahi. “Nik nire lana ahalik eta ondoen egin nahi dut, aurretik zein dagoen begiratu gabe. Pazientzia izan behar dut eta lanean segi. Garrantzitsuena, ilusio handiarekin nabilena da, eta hori dudan bitartean ez dut uste kezkatzeko motiborik dudanik”.

Labaka: “Lehenbaitlehen goialdean sartzen bagera, hobe”

Mikel Labakak Sportingen aurkako partida (larunbata 18:30, ETB) izan du hizpide. “Uste dut partida polita eta era berean zaila izango dela”. Realaren inguruan finala dela aipata dute zenbaitzuk, baina azpeitiarrak ez du uste hala denik. “Bederatzigarren jardunaldian ezin dugu halakorik esan. Egia da, lehenbaitlehen goialdean sartzen bagera, hobe izango dela, baina ez da exajeratu behar. Benetako helburua amaiera aldera goian egotea da”. Sportingek Realak baino bost puntu gehiago ditu.

Zentzu horretan, “joko ona” ari direla egiten, eta oraindik galdu gabe daudela gogoratu du. “Anoetara irabaztera etorriko direla uste dut, eta ez planteamendu atzerakorra soil-soilik egitera. Dena den, ezin da ezer segurutzat eman, ikusiko dugu” adierazi du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2010
Eskubide guztiak erreserbatuta