Osasuna

OSASUNA

Andres Fernandez atezaina deialdian izango da lehen aldiz

2007/10/16

Ricardo zigortuta dela baliatuz, udan Mallorca Btik fitxatu atezain murtziarra lehen taldearen deialdian izango da asteburu honetan lehendabiziko aldiz.

Jose Angel Zigandak jada esan dio mutilari: datorren asteburuan Osasunak Almerian jokatu beharreko partidarako deialdian izango da Andres Fernandez, Osasuna Promesaseko atezain espainiarra.

"Bai, Cucok hala esan dit gaur, eta ilusioz gainezka nago. Profesionalekin izatea gauza handia da, eta taldeari laguntzea espero dut", onartu du atezain gazteak.

"Badakit Ricardoren zigorragatik nagoela lehen taldean, baina hau zen Osasunara iritsi nintzenean amesten nuena. Mallorcan jarraitzeko eskaintza ekonomikoki hobea zen, baina kirol arloari erreparatuz gero, ez nuen zalantzarik izan. Sola, Igotz edo Erize bezalako jokalariak lehen taldearekin ikustea nahikoa da Osasunan Lehen Mailara iristea errazagoa dela jakiteko, hemen harrobiak garrantzi handia du", adierazi du Murtzian jaio atezainak.

Adituek etorkizun itzela iragarri badiote ere, Andres Fernandezek badaki gauza asko dituela hobetzeko. "Etorkizuna etorkizunean ikusiko da, oraindik ume moko bat besterik ez naiz, eta gauza asko ikasi behar ditut. Baina Osasuna familia bat bezalakoa da, niretzat luxua da Osasunan egotea eta nire bizitza guztia hemen geratzea begi onez ikusiko nuke", esan du udan Mallorca Btik fitxatu atezain gazteak.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta