Reala

NUMANTZIA-REALA (2-1)

Irabazteko jokoa bai, baina esku hutsik etxera

2007/10/13

Nahiz eta donostiarrek partida ona egin Pajaritoseko futbol-zelaian, Numantziak 91. minutuan erdietsi zuen garaipena gola txuri-urdinek defentsan egindako huts baten ondorioz.

Reala gogotsu eta indartsu atera zen Los Pajaritoseko futbol-zelaira. Chris Colemanen gizonak hiru gol abagune izan zituzten norgehiagokaren aurreneko hamar minututan, baina ez ziren fin ibili.

Halere, fin ibili zen gizona Txomin Nagore izan zen. Nafarrak bere taldearen lehen aukeran asmatu zuen eta 8. minutuan Numantzia zen aurretik. Nahiz eta txuri-urdinak jokoan nagusitu gola etxeko taldeak egin zuen.

Nahiz eta porrota merezi ez, atsedenaldira 1-0eko emaitzarekin heldu zen. Bigarren zatia hasi bezain pronto Colemanek aldaketa bat egin zuen, Elustondo Estradaren ordez sartu zen eta gauzak zertxobait aldatu ziren. Txuri-urdinak berriro ere nagusi ziren berdegunean eta 61. minutuan saria izan zuten; Diaz de Ceriok lortu zuen berdinketaren gola.

Partida bukatu arte norgehigokan ez zen jaberik eta defentsak egindako hutsean heldu zen bigarren gola etxeko taldearentzat.

Hamaikakoak

Numantzia: Jacobo; Juanra, Pavon, Boris, Beranger; Del Pino, Nagore, Moreno, Gorka Brit; Julio Alvarez eta Bolo.

Reala: Riesgo; Gerardo, Labaka, Victor Lopez, Castillo; Garitano, Aranburu, Xabi Prieto, Estrada (46' Elustondo); Uranga (67' Delibasic) eta Diaz de Cerio (82' Skoubo).

Golak:

1-0, 8' Txomin Nagore.
1-1, 63' Diaz de Cerio.
2-1, 91' Del Pino

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2010
Eskubide guztiak erreserbatuta