2007/10/13
Kortezubiko udaletxeko zinegotziak eta alkatea bildu egin dira herriko 11 urteko haur baten heriotzaren inguruan neurriak hartu ala ez erabakitzeko. Haurra Cabrera de Maren (Bartzelona) zegoen udalekuetan. Bi anbulategitara joan dira haurrarekin zer gertatzen zitzaion jakitera, baina medikuek ez dute ezer atzeman eta ordu gutxira hil egin da hamaika urteko kortezubitarra.
Domingo Bilbao Etxebarria Kortezubiko alkateak azaldu duenez, "zer egin erabakitzeko" bildu dira. "Ezin dugu inor salatu egin duenarengatik, baina ez zaigu normala iruditzen haur bat aterpetxe batean hiltzea egun osoan gaizki sentitzen zela esaten eta botaka egiten egon denean eta bi aldiz medikuarenera jo eta ospitaleratu ere egin ez dutenean".
Euskadi Irratiko azken albistegia