Politika

AUZITEGI NAZIONALA

Joseba Alvarez eta Oihana Agirre espetxeratzeko agindua eman du Garzonek

2007/10/05

Baldintzarik gabe espetxeratu dituzte Soto del Real presondegian. ETAko partaide izatea egozten die Auzitegi Nazionaleko epaileak Batasuneko buruzagiari eta Askatasuneko bozeramaileari.
Joseba Alvarez eta Oihana Agirre. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Joseba Alvarez eta Oihana Agirre. Argazkia: EFE

Joseba Alvarez eta Oihana Agirre baldintzarik gabe espetxeratzeko agindua eman du gaur Baltasar Garzonek. ETAko kide izatea egozten die Auzitegi Nazionaleko epaileak, albiste-agentziek zabaldu dutenez.

Joseba Alvarezi bigarren aldiz leporatzen dio "talde terroristako partaide izatea"; izan ere, Batasuna eta ETAren arteko ustezko lotura ikertzen duen 35/02 sumarioan ere auzipetuta dago.

Oihana Agirreri ere "talde armatuko kide izatea" egozten dio, legez kanpo dagoen Askatasunaren izenean prentsaurrekoak eskaini dituelako.

Biak Soto del Real kartzelan espetxeratzeko agindu du, Askatasunak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Alvarez eta Agirre asteartean atxilotu zituzten, irailaren 9an, Donostian, euskal presoen alde egindako legez kanpoko manifestazioa antolatzea, bultzatzea edo deitzea leporatuta. Mobilizazio hartan Juan Mari Olano Askatasuneko bozeramailea atzeman zuten. Irailaren 11an espetxeratu zuten.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta