2007/10/05
Batasuneko Mahai Nazionala atxilotzea "Auzitegi Nazionalak eraikitako bide juridikoarekin" –Batasuna ETArekin lotzen duena- bat datorrela adierazi du Javier Balza Herrizaingo sailburuak.
Ser irrati-kateari egindako adierazpenetan adierazi duenez, "ezin dezakegu ahaztu Alderdien Legearen inguruko guztiak erantzun handia duela euskal gizartean". Horren ildoan ohartarazi du euskal herritarren ordezkaritza handi bat atxilo hartzeak "elkarrizketa bideak edo beharrezkoak diren elkarrizketa bideak galtzea" eragingo duela.
Arnaldo Otegiri dagokionez, Balzak esan du "su-eten garaian indarkeriaren tuneletik ateratzeko eta politikaren aldeko apustua egiteko jarrera" erakutsi duela.
Halere, euskal gizartea Otegirekin eta ezker abertzaleko gainerako burzagiekin "desilusionatuta" dagoela azpimarratu du, "indarkeriaren inguruan jarrera garbia erakutsi ez dutelako".
Euskadi Irratiko azken albistegia