Politika

BATASUNAREN KONTRAKO OPERAZIOA

Poliziak lau orduz miatu du EHAKren Donostiako egoitza

2007/10/05

Bestalde, Ibon Arbulu, Ana Lizarralde eta Egoitz Apaolaza dagoeneko Madrilera eraman dituzte. Garzon epaileak ez du operazioaren inguruko xehetasunik eman.
Burua estalita daramaten poliziak EHAKren egoitzan sartzeko zain. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Burua estalita daramaten poliziak EHAKren egoitzan sartzeko zain. Argazkia: EFE

Erlazionatutako galeriak

Espainiako Polizia 16:15 inguruan hasi da EHAK-k Donostian duen egoitza miatzen, eta, 20:00ak inguruan, eman dute amaitutzat arakatzea. Joseba Permach Batasuneko buruzagia eta sarekadan atxilotutako beste emakume bat aurrean zirela egin dute miaketa.

Agenteek egoitza utzi dutenean, Iñigo Iruin abokatua eta Nekane Erauskin EHAK-ko legebiltzarkidea eraikinean sartu dira. Egun guztian zehar galarazita izan dute sarrera.

Hamaika CPU, lau ordengailu eramangarri, dokumentuekin betetako 85 bat kutxa eta poltsa eta kutxa gotor bat atzeman ditu Espainiako Poliziak, beste gauza batzuen artean.

Donostiako Belartza industria-gunean dagoen EHAKaren egoitza Poliziak inguratuta dago ostegun gauetik.

Atxilotuetako batzuk, Madrilen

Bestalde, arratsaldeko lehen orduan heldu dira lehendabiziko atxilotuak Madrilera. Albiste-agentzien arabera, Ibon Arbulu, Ana Lizarralde eta Egoitz Apaolaza dagoeneko Madrilen dira, Canillaseko polizia-etxean.

Horrez gain, Baltasar Garzon epaileak ez du polizia-operazioaren inguruko xehetasunik eman. Atxilotuak igandean, 10:00etatik aurrera, galdekatuko dituztela soilik jakinarazi dute.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta