Politika

DOKUMENTAZIOA

Aurrekari bakarra duen operazioa

2007/10/05

1997an Herri Batasuneko Mahai Nazional osoa kartzelatu zuten, hauteskunde bideo batzuetan ETAren irudiak erakusteagatik. Garzonek hasi zuen auzia.

Auzitegi Gorenak Herri Batasuneko (HB) Mahai Nazional osoa kartzelatu eta hamar urtera jazo da ostegun honetako polizia operazioa. Garai hartan, oraingoan bezala, Baltasar Garzon epaileak zuzendu zuen auzia.

1997ko azaroaren 29an, Gorenak zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zien HBko 23 mahaikideei, hauteskunde bideo batzuetan ETAren irudiak erakusteagatik.

Hori baino lehen, Arnaldo Otegi eta Joseba Permach alderdiaren behin-behineko batzar kudeatzailea zuzentzeko izendatu zituzten eta, mahaikide guztiak kartzelatzean, HBko gidaritza gain hartu zuten.

Mahai Nazionalaren kontrako auzia 1996ko otsailean hasi zuen Garzonek. Orduan, Jon Idigoras zena kartzelatzeko agindu zuen.

Handik eta hiru urtera, 1999ko uztailaren 20an, mahaikideei ezarritako zazpi urteko zigorra indargabetu egin zuen Auzitegi Konstituzionalak, Zigor Kodeak erakunde terroristako kide izateagatik aurreikusitako gutxieneko zigorra (sei urte eta egun bat) "neurriz kanpokoa" zelako.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta