2007/10/04
Ekorrepara kooperatiba Ortuellako Orkonera auzoan dago eta etxetresna elektrikoak birziklatzen dituzte bertan. Bi emakumek eta hiru gizonek egin dute lan han.
Garbiguneetatik, merkatal guneetatik eta denda txikietatik, hondatutako etxetresna elektrikoak jasotzen dituzte.
Lehengo eginbeharra produktuen sailkapena da, hau da, zeintzuk konpondu daitezkeen eta zeintzuk ez erabakitzen dute. Konpondu ezin diren etxetresnak desmuntatu egiten dituzte eta piezak kooperatibak duen biltegian sartzen dituzte.
Mota guztietako tresna elektrikoak birziklatzen dira. Kooperatiba honetako bost kideak langabezian egon dira orain arte.
Ekimen hau Europako Equal-Ariadna programak sustatu du eta MCC-ren, Rezikletaren, Emausen eta Caritasen babesa jaso du. Birziklatutako tresnak Emausesek Bilbon eta Gamizen dituen dendatan eros daitezke.
Mikrouhinak eta hozkailuak dira gehien eskatzen diren trasnak.
Euskadi Irratiko azken albistegia