Politika

MADRILEN ERANTZUNA

Zapatero: "Ibarretxeri entzungo diot, baina berak ere entzun beharko nau"

2007/09/28

Lehendakariarekin herri-galdeketa-ren inguruan hitz egiteko prest agertu da Zapatero, baina Konstituzioa errespetatu gabe ezer egiterik ez dagoela ohartarazi du.
Jose Luis Rodriguez Zapatero presidentea. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Jose Luis Rodriguez Zapatero presidentea. Argazkia: EFE

Espainiako Gobernuako presidenteak adierazpen garbiak egin ditu Juan Jose Ibarretxek goizean egin duen iragarpenari buruz: "Konstituzioa errespetatu gabe ez dago ezer egiterik. Lehendakariari entzungo diot, baina berek ere entzun beharko nau".

Vladimir Putin Errusiako presidentearekin batera eskaini duen prentsaurrekoan egin ditu adierazpenok, izan ere, Ibarretxek egindako iragarpenaren inguruan zer iritzi duen galdetu diote kazetariek.

Lehendakariarekin hitz egiteko prest agertu da, baina Konstituzioa, legeak eta Zuzenbide-Estatua errespetatu gabe proiekturik aurrera eramatea ezinezkoa dela azpimarratu du. Legegintzaldi honetan Kongresuak Ibarretxe Plana atzera bota zuela ekarri du gogora: "Elkarrizketa bai, baina arauak eta Konstituzioa bere osotasunean errespetatuta", erantsi du.

De la Vega: "Konstituzioa, Konstituzioa eta Konstituzioa"

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak egindako iragarpenari Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteorde lehenak ere zorrotz erantzun dio: "Konstituziotik kanpo arituz gero, berriz ere porrot egingo du".

Urriaren 25ean herri-galdeketa egingo du Ibarretxek eta horren inguruan galdetu diote De la Vegari Ministroen Kontseiluen ondoren emandako prentsaurrekoan. "Lehendakariari hiru hitz esango nizkioke: Konstituzioa, Konstituzioa eta Konstituzioa, esan du. "Joko-arauak" betetzen ez duenak porrot egiten duela gaineratu du gero.

Rajoy: "Espainia defendituko dugu"

Bestalde, Mariano Rajoyk esan du Ibarretxek egin nahi duen herri-galdeketa "legez kontrakoa" dela, "Estatuari desafio" egiten diola, eta "mehatxutzat" jo du.

Ibarretxeren egitasmoak "euskaldunek erabakitzea ahalbidetzen du, baina espainiarrek ezin dute Espainia zer izan behar den esan", adierazi du. Bitartean Zapaterok ezer ez diola, "ezkutatuta" dagoela eta "beste alde batera begiratzen" duela deitoratu du.

"Espainia herritar libreen nazioa da, bandera nazionalaz harro gaude eta monarkia dugu estatu-eredu; hori defendatuko dugu, espainiarrek hala nahi dutelako", azpimarratu du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta