2007/09/28
Ikusmin handia sorrarazi du gaur Gasteizko Parlamentuan egingo den politika orokorreko bilkurak. Horregatik, garrantzitsua izango da saioa nola joango den jakitea.
09:30etan hasiko da bilkura. Juan Jose Ibarretxe lehendakariak hartuko du hitza ordu horretan. Nahi adina denbora izango du hitz egiteko. Gainera, berea izango da goizeko diskurtso bakarra.
Izan ere, lehendakariak hitz egin ondoren, bertan behera geratuko da saioa arratsaldera arte. 14:30ean talde-parlamentarioek hartuko dute hitza, parlamentuan duten ordezkapenaren arabera, txikienetik handienera. Hala, Aralar-Ezker Batua izango da lehena eta horren atzetik EAren, Ezker Abertzalearen, PPren, PSE-EEren eta EAJren txanda izango da. Ordu erdi besterik ez dute izango taldeek diskurtsoa emateko.
Ondoren, lehendakariak erantzuteko aukera izango du. Hori 17:30ak aldera izango dela espero da eta, gero, taldeek hitz egingo dute, hamar minutuz, gehienez.
Ondo bidean, bilkura 19:30-20:00ak aldera amaituko da.
Euskadi Irratiko azken albistegia