Politika

POLITIKA OROKORREKO BILKURA

Alderdien jarrerak eztabaidaren bezperan

2007/09/27

EAk herritarrek kontsultatzeko duten eskubidea aldarrikatuko du; ANVk, kontsulta ez dela Estatutua erreformatzeko erabili behar; eta PPk eta PSEk erreferenduma egitea errefusatuko dute, "nazionalisten obsesiotzat" jota.

Ibarretxek EAJko kide ospetsuak alde ditu, esaterako, Markel Olano (EAJ) Gipuzkoako diputatu nagusia. Izan ere, Euskadi "normalizatzeko balio duen" tresnatzat jo du gaur Olanok herri-kontsulta.

Olanoren ustetan, "ezin daitezke blokeo politikoak ez eta terrorismoak eragindakoak onartu", "ETAri herrialde honetako agenda politikoa ematea" esan nahi izango lukeelako horrek.

Eusko Alkartasuna Ibarretxeren kideak ere, herritarrek kontsulta egiteko duten eskubidea aldarrikatuko du, Unai Ziarreta eledunak gaur iragarri duenez.

PSE eta PP oposizioko alderdi nagusiek lehendakariaren asmoak errefusatu dituzte.

Eztabaidako arreta "gizartearen erronketan eta arazoetan" jartzeko eskatu dio lehendakariari Rodolfo Ares PSE-Eeren bozeramaleak, eta ez "nazionalisten obsesioetan eta helburuetan".

Sozialisten eledunak azpimarratu duenez, lehendakariak "nazionalisten obsesioak eta helburuak" aurkezten baditu, "dagokion erantzuna" emango dio PSE-EEk.

Leopoldo Barreda PPren bozeramaleak uste du "liskarrez eta gizartearen banaketaz betetako etorkizuna" aurkeztuko duela lehendakariak, "independentziaren aldeko legez kanpoko erreferendum baten aldeko apustua eginda".

Nekane Erauskin EHAKren eledunak baieztatu duenez, kontsulta egitekotan liskarra konpontzeko izan beharko da, eta ez Estatutua erreformatzeko, EAJk eta PSOEk pentsatutako moduan.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta