2007/09/27
Urtzi Garcia eta Gorka Betolaza Toulouseko Seysses kartzelan espetxeratu dituzte, Frantziako auzitegi batek Espainiako agintarien esku utzi edo ez erabakitzen duen arte, Askatasunak jakinarazi duenez.
Auzitegi Nazionalak Urtzi Garciaren aurka bidalitako euro-agindua datorren asteartean egingo den epaiketan aztertuko dute, inork saioa atzeratzea eskatzen ez badu behintzat. Defentsako abokatuak Garcia libre uztea eskatu du eta eskakizun hori ere asteartean aztertuko dute.
Gorka Betolaza ihes eginda zegoen Segiko kidea atzo eraman zuten presondegira, Paueko Auzitegitik igaro eta bere kontrako euro-aginduaren berri eman ondoren.
Frantziako Poliziak Ipar Euskal Herrian egindako operazioan 15 lagun atxilotu zituzten, horietatik sei dagoeneko aske dira, bi espetxeratu egin dituzte eta gainerakoek komisarian jarraitzen dute.
Euskadi Irratiko azken albistegia