logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:38:19
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Arrauna

SAN MIGUEL-TKE LIGA

Bilboko Bandera, denboraldiaren azken txanpan

2007/09/19

San Miguel Ligako traineruek estreinakoz hartuko dute parte Bilboko uretan. Estropadaren hasieran (larunbata, 16:30), igotzeko play offak jokatuko dira.
Bilboko Banderaren aurkezpena. Argazkia: MBN Komunikazioa

argazkia handitu

Bilboko Banderaren aurkezpena. Argazkia: MBN Komunikazioa

Bilboko Bandera aurkeztu dute asteazken honetan. Izan ere, larunbatean estropada jokatuko da, 16:30etik aurrera.

San Miguel-TKE Ligako traineruek estreinakoz lehiatuko dute Bilbon. Estropada horren hasieran, larunbatean, hilaren 22an (16:30), San Miguel Ligara igotzeko play offak jokatuko dira, Mecos, Mondariz, Arkote, Tiran eta Getaria Indaux ontziekin.

Estropada hiru txandetan banatuko dute:

- 1. txanda: Igotzeko/Jaisteko play offa jokatuko duten 4 traineruak arituko dira. Erlojuaren kontrako proba izango da eta hiru ziaboga egongo dira. Minutu bateko tartea egongo da traineruek irteera egin dezaten.

- 2. eta 3. txanda: Lau traineruk hartuko dute parte ohiko eran. 5., 6., 7. eta 8. postuetan sailkatutakoak bigarren txandan arituko dira eta aurreneko lau ontziak lehenengo txandan izango dira.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta