2007/09/18
Irailaren 18tik 23ra bitartean kirol-eskaladako munduko txapelketa jokatuko da Avilesen (Espainia). Hiru txapelketa egongo dira, zailtasunekoa, abiadurakoa, eta boulderrekoa.
Parte-hartzaileen artean lau izango dira euskaldunak: Patxi Usobiaga, Gorka Karapeto, Irati Anda eta Esther Cruz.
Munduko txapelketaren bederatzigarren ekitaldia izango da Avileskoa. Eskalatzaileek egin beharreko bideak ikusgarriak direla diote, ekipatzaileen artean Patxi Arozena donostiarra agertzen delarik. 400 parte-hartzaile prest dira munduko onenak nortzuk diren erabakitzeko.
Euskadi Irratiko azken albistegia