Kultura

FNAC-EKO FORUMEAN

Ismael Serranoren kontzertu akustiko esklusiboa gaur Donostian

2007/09/18

Joan den astean kaleratu zuen diskoa aurkeztuko du, Sueños de un hombre despierto.
Ismael Serrano

argazkia handitu

Ismael Serrano

Donostiako FNAC dendaren bigarren urteurrena ospatzeko, zuzeneko kontzertua eskainiko du gaur (asteartea) bertan Ismael Serranok. Sueños de un Hombre Despierto disko berria joan den astean kaleratu zuen musikari madrildarrak. Kontzertu akustikoa eta esklusiboa izango da Serranok emango duena Gipuzkoako hiriburuan. Sueños de un Hombre Despierto FNACen erosten dutenek izango dute zuzeneko emanaldi horretarako sarrera.

Kontzertu horretara joaterik ez duenak izango ditu, hala ere, Ismael Serrano zuzenean ikusteko beste hainbat aukera. Madrilgo kantautoreak Euskal Herrian hasiko du disko berriaren aurkezpen bira. Urriaren 20an emango du lehen kontzertua Donostiako Kursaalean, arratsaldeko 8etatik aurrera. Sarrerak salgai daude.

Biharamunean (urriak 21) Iruñeko Baluarte Jauregian joko du. Kontzertu horretarako sarrerak ere salgai daude.

Gure artean egingo duen lan berriaren aurkezpen biraren azken txanpan Bilbon izango da; urriaren 27an, Euskalduna Jauregian.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2010
Eskubide guztiak erreserbatuta