2007/09/16
Valentino Rossi italiarrak (Yamaha) irabazi zuen MotoGP mailan Estorilgo zirkuituan korritutako Portugalgo Sari Nagusia. Dani Pedrosa bigarren sailkatu zen eta Casey Stoner (Ducati) australiarra hirugarren.
250 c.c.-etan, Alvaro Bautista izan zen azkarrena Andrea Doviziosoren eta Jorge Lorenzoren aurretik. Efren Vazquez pilotu bilbotarra 27. postuan sailkatu zen.
125c.c.-etan, azkenik, Hector Faubelentzat izan zen garaipena. Gabor Talmacsi eta Pol Espargaro bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.
Euskadi Irratiko azken albistegia