logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 02:27:04
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Arrauna

SAN MIGUEL-TKE LIGA

Urdaibaik lidergoa sendotu du etxean garaipena lortuta

2007/09/16

Bou Bizkaia traineruak estropada bikaina egin zuen Bermeoko uretan. Pedreña bigarren sailkatu zen, Orioren aurretik. Estropaden webgune berezia eitb.com-en.
Udaibaiko arraunlariak. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Udaibaiko arraunlariak. Argazkia: EFE

Urdaibaik garaipena eskuratu zuen etxean. Bou Bizkaia traineruaren arraunlariek estropada bikaina egin zuten Bermeoko Bandera irabazteko; beraz, San Miguel-TKE Ligaren lidergoa sendotu zuten.

Bizkaitarrek ohorezko txandan hartu zuten parte, Orio, Hondarribia eta Castro ontziekin. Lehen ziabogan, Oriok aurrea hartu zuen, baina bigarren ziabogaren ostean, bermeotarrek abantaila hartu zuten eta aldea handitzen joan ziren gipuzkoarrekin.

Azkenean, Urdaibaik garaipena erdietsi zuen 19:50,17ko marka eginda (20 minutu baino gutxiago egin zuen traineru bakarra). Pedreña bigarren sailkatu zen eta Oriok hirugarren postua baino ezin izan zuen eskuratu.

Igoera lortzeko play offa

Tiranek eta Getariak San Miguel-TKE Ligara igotzeko play offean hartuko dute parte. Bi traineruek hurrengo asteburuan egingo dute Arkoteren eta Mecosen aurka, hain zuzen ere, eta Bilboko Banderan izango da.

Tiranek 7 puntu eskuratu zituen asteburu honetan eta Getariak 5 lortu zituen, Meirak egin zuen bezala. Hala ere, Getariakoek igoera lehiatzeko aukera izango dute, asteburuko estropaden markak kontuan hartuta, Meirak baino emaitza hobeagoa lortu zutelako. Meira kanpoan geratu zen 12 segundo-ehunenengatik.

Bermeoko Banderaren sailkapena:

1. Urdaibai 19:50,17
2. Pedreña 20:01,25
3. Orio 20:04,52
4. San Pedro 20:12,47
5. Zarautz 20:19,46
6. Castro 20:19,77
7. Hondarribia 20:20,23
8. Mecos 20:31,75
9. Laredo 20:33,14
10. Zumaia 20:33,30
11. Cabo da Cruz 20:43,12
12. Arkote 20:49,69

San Miguel Ligako sailkapena:

1. Urdaibai 177
2. orio 164
3. Hondarribia 142
4. Castro 124
5. Pedreña 121
6. Zarautz 118
7. San Pedro 84
8. Zumaia 77
9. Laredo 70
10. Cabo da Cruz 70
11. Mecos 58
12. Arkote 43

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta