2007/09/16
Colin McRae munduko rally txapeldun ohiak helikoptero istripua izan du eta hil egin da, Lanarkshiren, Eskozia hegoaldean, The Sunday Times egunkariak bere webgunean agertzen duenez.
Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, helikopteroak istripua izan eta su hartu du. 39 urteko McRaek gidatzen zuen helikopteroa eta berarekin batera beste hiru pertsona zihoazen, tartean bere semea.
Guztiak hil dira ezbeharrean.
Euskadi Irratiko azken albistegia