logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:43:39
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mendia

MENDIA

Mendizaleak, zortzimilakoen bila

2007/09/14

Shisha Pangmarako bidean dira Edurne Pasaban, Juanito Oiartzabal, Ivan Vallejo eta Asier Izagirre.

Udazkeneko espedizioak iristen ari dira Himalayara eta Karakorumera, zortzimilako mendi preziatuen bila, tartean, hainbat euskaldun agertzen delarik.

Shisha Pangmarako bidean dira Edurne Pasaban, Juanito Oiartzabal, Ivan Vallejo eta Asier Izagirre. Pasabanek hamargarren zortzimilakoa egin nahi du, eta Oiartzabal irrikaz dago bere arazoen ondoren honelako mendietara itzultzeko.

Xabier Alzola gasteiztarrak, Igor Astondoak eta Javi Txikonek helburu bikoitza dute, Juan Carlos Gonzalez kantabriarrarekin batera, Cho Oyu eta Shisha Pangma igo nahi dituzte.

Cho Oyun dira ere, Willi Barbier eta Raquel Perez donostiarrak, Javier Huarte nafarra, eta hauekin batera da Eva Zarzuelo asturiarra.

Azkenik, bestelako kontuetan dabil murgilduta Iñaki Ochoa de Olza. Nafarra Dhaulagiri mendi ingurura joango da, iaz bertan hildako Ricardo Valencia eta Santiago Sagaste omendu asmoz, eta bide batez ahal bada haien gorpuak etxera ekartzeko.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta