logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 03:13:42
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Motorra

BAT FORMULA

Alonso eta Hamilton, zigorrik gabe

2007/09/13

McLaren-Mercedes taldeak, baina, puntu guztiak galdu ditu eta 100 milioi dolarreko isuna ordaindu beharko du, Ferrariri informazioa ostea egotzita.
Alonso eta Hamilton

argazkia handitu

Alonso eta Hamilton

Automobilismoaren Nazioarteko Batzordeak (FIA) taldeko puntu guztiak kendu dizkio McLaren-Mercedesi, Ferrariri informazioa ostea egotzita.

Fernando Alonso eta Lewis Hamilton pilotuak, aldiz, ez dituzte zigortu eta, hortaz, ez dute punturik galdu.

McLaren-Mercedes taldeak, gainera, 100 milioi dolar ordaindu beharko ditu. FIAk inoiz ezarri duen isunik handiena da hori, hain zuzen ere.

Ohar batean, FIAk azaldu du McLaren-Mercedesek ezin izango duela punturik eskuratu Mundiala amaitu arte (lau lasterketa falta dira).

Halaber, pilotuak ezin izango dira podiumera igo lasterketarik irabazten badute.

Ferrari liderra da taldekako sailkapenean.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta