2007/09/12
Gorka Apalantzak eta Antonio Aristik euren txapelketak irabazteko aukerak murriztuta ikusi dituzte azken emaitzen ostean.
Errezildarrak Marmoleko igoeran hartu du parte, Espainiako Mendiko txapelketan. Bi lasterketetan hirugarren postua lortu zuen, lehen postutik urrun.
Antonio Aristik Espainiako erresistentziako lasterketa izan du Montmelon. Ez du zorte handirik izan urrestildarrak. Bi lasterketetan, lehen postuan zegoela, gurpila zulatua zitzaion eta bertan behera utzi behar izan zituen.
Datorren asteburuari begira, Hondarribiako I. Rallysprinta korrituko dute, Sardara auto-etxeak antolatuta. Proba arratsaldeko 3etan hasiko da. Parte-hartzaileen artean, Artetxe, Zapirain, Garcia, Arrabal, Labaka edo Tricio daude, besteak beste.
Euskadi Irratiko azken albistegia