2007/09/12
Antxon Llarramendik Zarautzeko presidenteak ziurtatu du Euskadi Irratian Jose Ramon Mendizabalek Enbata traineruaren entrenatzaile-karguari eutsiko diola.
Zurrumurru ugari izan dira Donostiako traineru bateratua izango zela, baina Llarramendik garbi utzi du Mendik Zarautzen jarraituko duela; halaber, Gorka Aranberri patroiak eta arraunlari gehienek.
Enbatak aurten denboraldi oso ona egin du, eta amaieran gainera hainbesteko buruhausteak sortu dituen auzia konponduko dute.
Zarautz Kontxako Banderan laugarren izan ondoren, asteburuan San Migel-TKE Ligako estropadetan izango da. Bosgarrena da Ligan eta laugarrenak Castrok 5 puntu ateratzen dizkio. Pedreña seigarrena puntu bakarrera dute eta bosgarren postua eustea izango dute helburu.
Euskadi Irratiko azken albistegia