logo de eitb24
2008ko irailak 07 | 23:07:26
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Arrauna

SAN MIGUEL-TKE LIGA

Mendizabalek "Enbata" traineruaren entrenatzaile-karguari eutsiko dio

2007/09/12

Zarautzeko klubak egitasmo serio bat sendotu nahi du San Miguel-TKE Ligako trainerurik onenen artean jarraitzeko.
Zarautzeko arraunlariak. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Zarautzeko arraunlariak. Argazkia: EiTB

Erlazionatutako galeriak

Antxon Llarramendik Zarautzeko presidenteak ziurtatu du Euskadi Irratian Jose Ramon Mendizabalek Enbata traineruaren entrenatzaile-karguari eutsiko diola.

Zurrumurru ugari izan dira Donostiako traineru bateratua izango zela, baina Llarramendik garbi utzi du Mendik Zarautzen jarraituko duela; halaber, Gorka Aranberri patroiak eta arraunlari gehienek.

Enbatak aurten denboraldi oso ona egin du, eta amaieran gainera hainbesteko buruhausteak sortu dituen auzia konponduko dute.

Zarautz Kontxako Banderan laugarren izan ondoren, asteburuan San Migel-TKE Ligako estropadetan izango da. Bosgarrena da Ligan eta laugarrenak Castrok 5 puntu ateratzen dizkio. Pedreña seigarrena puntu bakarrera dute eta bosgarren postua eustea izango dute helburu.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta