logo de eitb24
2008ko urriak 16 | 00:13:04
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Motorra

AUTOMOBILISMOA

Epsilon Euskadik lan ona egin du Donington Parken

2007/09/11

Larunbatean, Brendon Hartley bigarren sailkatu zen eta Stefano Coletti hirugarren. Jaime Alguersuari ere ondo aritu zen, bosgarren postuan amaituta.

Asteburu bikaina osatu zuen Epsilon Euskadi taldeak Donington Park zirkuituan, Eurocup lehiaketako Ingalaterrako Sari Nagusian. Bi jardunaldietan aurreko aldean ibili ziren, igandean garaipena eskuratuta bi litroetan.

Larunbatean, Brendon Hartley bigarren sailkatu zen eta Stefano Coletti hirugarren. Jaime Alguersuari ere ondo aritu zen, bosgarren postuan amaituta. World Series txapelketari dagokionez, makalago aritu ziren, Davide Vasechi hamahirugarren eta Filipe Alburquerque hamabosgarren. Garesti ordaindu zuten entrenamendu-saioetan egindako lan makala.

Igandean, emaitzak are hobegoak izan ziren. F-2000 ,mailan Brendon Hartley izan zen irabazlea, eta bere taldekide Stefano Coletti bigarren postuan sailkatu zen. Gainera, asteburuko emaitzen ostean, Hartley Zeelanda Berrikoa sendotu egin da lidertzan.

World Series txapelketan, Filipe Alburquerque seigarren postuan helmugaratu zen eta sailkapen nagusian laugarren postuan dago.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta