2007/09/11
Emakumezkoen ligako lehen jardunaldian garaipen bat eta porrot bat bildu zuten euskal taldeek.
Itxako Navarrak neurketa ona jokatu zuen, Mar Alicanteri 19-27 irabazi baitzion. Silvia Araujo izan zen golegilerik onena, sei gol lortuta. Kontraerasoan maila ona erakutsi zuten nafarrek. Hala ere, lehen partida izan zen, eta, beraz, oraindik hobetzeko aukera badago.
Akaba Bera Berak, aldiz, galdu egin zuen Santanderren, Marina Park taldearen aurka (28-27). Donostiarrak baino talde ahulagoa da kantabriarra, baina Akabak defentsan erakutsitako hutsuneak baliatu zituen garaipena bideratzeko. Erasoan ere ez ziren oso fin aritu donostiarrak, eta minutuek aurrera egin ahala, urduritasuna agertu zen.
Akabak minutu baten faltan lortu zuen 27na berdintzea, baina segundo gutxiren faltan, Mar Alicanteren aldeko penaltia izan da, hauek garaipena lortzeko baliatu zutena.
Euskadi Irratiko azken albistegia