logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:37:06
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Herri kirolak

AIZKOLARIAK

Urdulizen eta Sopelanan, asteburuko hitzorduak

2007/09/08

Bizkaiko binakako aizkolarien txapelketa bide onetik doa.

Bizkaiko binakako aizkolarien txapelketa bide onetik doa. Ikusleentzat erakargarri eta kirol alorrean aberats bihurtu da.
Bi multzotan banaturik ari dira eta A multzoko lehen bi postuak Urdulizen erabakiko dira. Arrospide eta Aldape Larretxea eta Garitaonaindia bikotearen aurka neurtuko dira. Hauek larunbatean, eguerdiko 12:00etan Urdulizen arituko dira.

B multzokoek, bestalde, Sopelanan dute hitzordua igandean, eguerdiko 13:15ean. Mendieta eta Peñagarikano Rekondoren eta Zubiagaren aurka neurtuko dira. Lehenengo bikoteak irabaziko balu multzoko lehen postuan leundeke eta hilaren 15ean, bigarren postua erabakiko litzateke, Udondon, Rekondo eta Zubiaga Arria V.aren eta Atutxaren aurkako neurketan.

Alkizan, hurrengo larunbatean

Datorren larunbatean, irailak 8, herri kirol jaialdi bikaina ikusteko moduan izango da Alkizan. Arrospide Olasagasti, Mindegia Larretxea, Nazabal eta Peñagarinako aikzoran eta harrijasotzen Izeta II.a eta Aimar Irigoien buruz buruko neurketan.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta