2007/09/07
Larunbatean Ordizian Euskal Herriko I. sega-pikatze txapelketa eta taldekako II. Euskal Herriko txapelketa jokatuko dira. Almintza sega elkarteak antolatu ditu, Ordiziko Udalaren babesean.
Sega-pikatze txapelketa lehen aldiz jokatuko da Euskal Herrian. Nazioarteko txapelketetan aski ohikoa da sega-pikatze txapelketa, eta, horregatik, Euskal Herrian ere txertatu egin nahi du Almitza Elkarteak. Era tradizionalean egin beharko dute lana, eskuko tresnekin. 20 parte-hartzaile izango dira, Euskal Herrikoak gipuzkoarrak, bizkaitarrak, eta nafarrak, eta kanpotik etorritakoak Kataluniatik eta Alemaniatik.
Eguerdiko 12:00etan hasiko da Ordiziko plazan.
Taldekako txapelketari dagokionez, berriz, iaz lehen aldiz jokatu zen Tolosan, eta lorturiko arrakastak bultzatu du Almitza aurten ere antolatzera. Iaz hogeita hamar talde aritu ziren lehian eta aurten hemezortzi izango dira. Parte hartzaileen gehiengoa gipuzkoarra izango da, arituko dira bizkaitar eta nafar batzuk ere. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da, Ordizkiko Jauregi Etxeberria baserriko belardietan, Iriarte auzoan.
Euskadi Irratiko azken albistegia