logo de eitb24
2008ko abuztuak 30 | 19:08:36
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mendia

SHISHA PANGMARA BEGIRA

Pasaban, Oiarzabal, Izagirre eta Vallejo astelehenean abiatuko dira

2007/09/06

Euskaldunak Shisha Pangma mendia igotzeko asmotan joango dira Himalaya aldera.
Edurne Pasaban

argazkia handitu

Edurne Pasaban

Edurne Pasaban, Juanito Oiarzabal, Asier Izagirre, eta Juan Vallejo astelehenean abiatuko dira Himalaya aldera, Shisha Pangma mendia igotzeko asmotan. Tibeteko mendi honek 8.047 metroko altuera dauka.

Pasaban eta Izagirre iaz ere izan ziren bertan, Alex Txikonekin batera gailurrerako ahalegina egin ere bai, baina eguraldi txarra medio, haize bortitza aurka izan baitzuten, bertan behera utzi zuten ahalegina, 6.300 metrotaraino iritsi ziren.

Hsu Ching buru zuen hamar tibetarrek osaturiko taldeak igo zuen lehen aldiz, 1.961ean. Shisha Pangma izenak, Jainkoen Jarlekua esan nahi du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta