logo de eitb24
2008ko uztailak 09 | 10:00:15
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mendia

MENDI LASTERKETAK

Zegaman izango da Munduko kopako azken proba

2007/09/05

Japonian jokatutako azkenean, Kilian Jornetek irabazi zuen gizonezkoetan eta Stefanie Jimenezek emakumezkoetan.

Proba bakarra falta da Munduko kopa bukatzeko, irailaren 23an Zegaman hasi eta Aizkorriko maldetan zehar korrituko dena. Azken aurreko proba Japonian izan da, Mount Ountake Skyrace lasterketa egin da Naganon.

400 parte-hartzaileetatik gora izan dira, guztiek ere eguraldi kaskarrari aurre egin behar izan diotelarik, antolatzaileek ibilbidea laburtzea ere erabaki dute.

Gizonezkoetan, Kilian Jornet nagusitu da eta emakumezkoetan, Stefanie Jimenez. Lasterketa horretan ez da euskal selekzioko partaiderik izan.

Munduko Kopako azken proban, Zegaman, puntu kopuru bikoitza izango da, beraz bertan izango dira sailkapen nagusian ondo kokatuta dauden guztiak.

Bestalde, euskal egutegiari dagokionez, igandean Ernioko mendi lasterketa izango da, Tolosan hasita.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta