logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 02:15:36
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Motorra

MOTOZIKLISMO (SAN MARINOKO S.N.)

Stonerrek eskuan du Moto GPko titulua

2007/09/02

Australiarra izan zen nagusi Misano Adriatico zirkuituan. Pedrosa, Hayden eta Rossi pilotuek lasterketa utzi behar izan zuten. Efren Vazquez bilbotarra, berriz, 16. postuan sailkatu zen 250 cc-etan.
Casey Stoner. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Casey Stoner. Argazkia: EFE

Casey Stoner australiarrak (Ducati) garaipena erdietsi zuen San Marinoko Sari Nagusian, MotoGP mailan, Motoziklismoko Munduko Txapelketaren 1. proba baliagarrian. Chris Vermeulen (Suzuki) eta John Hopkins (Suzuki) bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren, Misano Adriatico zirkuituan korritutako lasterketan.

Eguraldi ona egin arren eta proba erakargarria bazen ere, emaitza aurreneko itzulietan erabaki zen. Nicky Hayden (Honda), Dani Pedrosa (Honda) eta Valentino Rossi (Yamaha) pilotuek lasterketa utzi behar izan zuten, eta, beraz, Stonerren garaipena oso erraza izan zen.

250 cc-etan

Jorge Lorenzo (Aprilia) izan zen nagusi San Marinon eta bere zortzigarren garaipena lortu zuen 250 cc-etan. Andrea Dovizioso (honda), Lorenzoren aurkari nagusia, lasterketatik at geratu zen motorra apurtu zuelako.

Efren Vazquez bilbotarrak 16. postuan amaitu zen San Marinon.

125 cc-etan

Mattia Pasini italiarrak (Aprilia) garaipena eskuratu zuen San Marinoko Sari Nagusian, 125 cc-etan, Misano Adriatico zirkuituan.

Gabor Talmacsi hungariarra (Aprilia) bigarren postuan sailkatu zen; hortaz, Pasinik lidergoa eskuratu du Hector Faubel (Aprilia) espainiarraren ordez.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta