logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 02:25:55
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Arrauna

KONTXAKO BANDERA (1. ESTROPADA)

Oriok, bikain, ia erabakita utzi du Kontxako Bandera

2007/09/02

Oriotarrek estropada oso ona egin zuten diferentzia handiak ezarriz. Ohorezko Txandan Hondarribia eta Urdaibai (11''-ra heldu ziren) eta Pedreña (21''-ra) egongo dira Oriorekin batera.

Oriok bikain egin zuen Kontxako Banderako aurreneko jardunaldian. Gipuzkoarrek aurrerapausoa eman dute Bandera erdiesteko, batez ere bere aurkariei ateratako denborak ikusita.

Urdaibaik, orain arte faborito zena, 12'' galdu zituen, eta Hondarribiak ere beste horrenbeste galdu zuen. Hauekin batera Pedreñak egingo du arraun Ohorezko Txandan, Kantabriako traineruak 21'' galdu zituen Oriorekiko.

Castro, Zarautz, Tiran eta Donostiako Arraun traineruak aurreneko estropadan egingo dute arraun datorren igandean.

Lehen estropadako denborak

1. CANDY ORIO Grupo EIBAR 19:18,84
2. URDAIBAI UMPRO AVIA 19:30,04 0:11,20-ra
3. HONDARRIBIA PASQUIER 19:30,24 0:11,40-ra
4. S. D. R. PEDREÑA 19:39,68 0:20,84-ra
5. ZARAUZKO A. E. INMOBILIARIA ORIO 19:43,80 0:24,96-ra
6. S.D.R. CASTRO-URDIALES 19:48,56 0:29,72-ra
7. S.D. TIRAN - PEREIRA 19:50,20 0:31,36-ra
8. DONOSTIA A.L. 20:58,71 1:39,87-ra

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta