2007/08/31
Ostegunean Kontxako Banderarako sailkatze estropada jokatu zen eta Hondarribia, Urdaibai, Zarautz, Orio, Castro, Pedreña eta Tiran taldeak sailkatu ziren.
Zortzigarren postua Donostia Arraunentzat da Ur Kirolak gainditu baitzuen traineru donostiarren arteko lehian. 12:00etan hasiko da igandeko estropada.
Igande honetako txandak honakoak izango dira:
1. TXANDA
1 ZARAUTZ
2 PEDREÑA
3 ORIO
4 HONDARRIBIA
2. TXANDA
1 CASTRO
2 DONOSTIA ARRAUN
3 URDAIBAI
4 TIRAN
Euskadi Irratiko azken albistegia