logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:41:30
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Arrauna

KONTXAKO BANDERA

Tiranek ezustekoa eman eta zazpigarren tokia eskuratu du

2007/08/30

Hondarribia, Urdaibai, Zarautz, Orio, Castro eta Pedreña taldeak ere Kontxako Banderan izango dira. Zortzigarren tokia Donostia Arraunentzat da Ur Kirolak gainditu baitzuen traineru donostiarren arteko lehian.
Tiran traineruaren kideek bere klasifikazioa ospatzen dute

argazkia handitu

Tiran traineruaren kideek bere klasifikazioa ospatzen dute

Donostiako uretan jokatu da irailaren 2an eta 9an jokatuko den Kontxako Banderarako sailkatze estropada.

21 traineruk (Zumaia, Orio, Cabo da Cruz, Hondarribia, Laredo, San Pedro, Castro, Pedreña, Urdaibai, Zarautz, Arkote, Mecos, Camargo, Getaria, Hernani, Isuntza, Ondarroa, Pasai Donibane, Kaiku, Tiran y Urki) arraunean egin dute erlojuaren kontrakoan jokoan ziren zazpi tokietako bat eskuratzeko asmoz.

Tiranek ezustekoa eman eta zapigarren tokia eskuratu du. Ondorioz, Kontxako Banderan lehiatzeko aukera izango du.

Zortzigarrena, Donostia Arraunentzat izango da, Ur Kirolak gainditu baitzuen traineru donostiarren arteko lehian.

Kontxako Banderaren aurreneko estropada igande honetan jokatu da.

Sailkatze estropada:

1 HONDARRIBIA 20:56,36
2 URDAIBAI 20:58,36
3 ZARAUTZ 21:00,72
4 ORIO 21:02,80
5 CASTRO 21:09,00
6 PEDREÑA 21:09,88
7 TIRAN 21:10,84
8 SANPEDROTARRA 21:19,28
9 ZUMAIA 21:20,24
10 LAREDO 21:26,40
11 GETARIA 21:43,60
12 PASAI DONIBANE 21:50,24
13 ARKOTE 21:54,68
14 ISUNTZA 21:54,92
15 MECOS 21:55,28
16 CABO DA CRUZ 21:56,84
17 KAIKU 21:57,92
18 ONDARROA 22:08,52
19 CAMARGO 22:17,24
20 HERNANI 23:44,40
21 URKI 23:49,88

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta