2007/08/30
Jose Marea Elso Juve-ren X. oroimenezkoa jokatuko da Iruñan ostiral eta larunbat honetan. Nafarroako Eskubaloi Federazioak antolatu du txapelketa eta bertan Portland San Antonio, Frantziako Chambery, Algeciras eta Helvetia Anaitasuna taldeek hartuko dute parte.
Ostiralean jokatu beharreko bi finalerdiak izango dira. Lehenengoan, Chambery eta Anaitasuna izango dira aurrez aurre (18:00etan) eta bigarrenean, Portland eta Algeciras neurtuko dira (20:00etan).
Euskadi Irratiko azken albistegia