2007/08/26
Urdaibaik ez zuen aurkaririk izan Orioko XVII. Banderan. Izan ere, garaipenak lortu zuen Orioko uretan, San Miguel-TKE Ligako aurkaririk nagusienaren etxean. Hortaz, abantaila handitu du sailkapen nagusian.
Bou Bizkaia ontzia hasieratik nagusitu zen eta, ohorezko txandan arituta Hondarribia, Orio eta Castro traineruekin batera, markarik onenak egin zituen. Azkenean, bermeotarrek 19:39,19ko marka egin zuten. Hondarribia bigarren izan zen eta Pedreña (2. txandan arituta) hirugarren sailkatu zen Orion.
Azkenik, Orio anfitrioiak laugarren postuan eskuratu zuen.
Orioko Banderaren sailkapena:
1. Urdaibai 12 puntu
2. Hondarribia 11
3. Pedreña 10
4. Orio 9
5. Zarautz 8
6. Arkote 7
7. Zumaia 6
8. Castro 5
9. Cabo da Cruz 4
10. San Pedro 3
11. Mecos 2
12. Laredo 1
SAILKAPEN NAGUSIA
1. Urdaibai 154
2. Orio 144
3. Hondarribia 124
4. Castro 108
5. Zarautz 103
6. Pedreña 102
7. Zumaia 72
8. San Pedro 72
9. Cabo da Cruz 62
10. Laredo 61
11. Mecos 49
12. Arkote 41
Euskadi Irratiko azken albistegia