logo de eitb24
2008ko uztailak 09 | 09:50:27
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Arrauna

ARRAUNKETA

Kontxako Bandera aurkeztu egin dute

2007/08/23

Hurrengo ostegunean izango da sailkatzeko estropada. 21 traineru lehiatuko dira, baina 22 izan daitezke Hibaikak Fortuna gisa izena ematen badu.

Kontxako Bandera aurkeztu egin dute ostegunean eta giro baketsua egon da aspaldiko partez. Ekaitza, etortzekotan, itsasotik etorriko da aurten.

Hurrengo ostegunean izango da sailkatze estropada. 21 traineru lehiatuko dira, baina 22 izan daitezke Hibaikak Fortuna gisa izena ematen badu.

Bi multzotan banatu dituzte ontziak: lehenegoan TKE Ligako lehen hamar sailkatuak arituko dira, eta bigarrenean beste guztiak. Ordezkarien bileraren ondoren egingo duten zozketak erabakiko du irteera-ordena.

Zazpi onenak sailkatuko dira irailaren 2ko eta 9ko estropadetarako, eta Euskal Telebista, jakina, Donostian izango da hiru egun seinalatu horietan.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta