2007/08/23
7 pareta, 7 kontinente eskalada proiektuaren barruan Euskal Telebistak ekoiztutako Totem Pole dokumentalak saria jaso du berriro.
Azkenekoa, Zilarrezko Alpamayoa, Peruko Huaraz hirian antolatutako Mendiko Zinema Jaialdian hartu dute Pou anaiek. Filmaren egileak, Javi Baraiazarra, Gotzon Arribas eta Iker eta Eneko Pou dira. Tasmanian, Totem Pole 70 metroko horma erraldoian izandako gorabeherak jaso dituzte bertan.
Hainbat aldiz saritu dituzte lan honengatik. Horma handietan egiten den zailtasun goreneko eskalada mugetatik haratago eraman nahi du 7 Pareta, 7 Kontinente asmo handiko kirol proiektuak. Kontinente bakoitzeko paretarik esanguratsuena edota zailena era askean eskalatzea dute helburu Pou anaiek. Munduari bira egitea, bira bertikala, hain zuzen ere.
Protagonistak ikusle bilakatuko dira Naturak eraiki dituen eskenatoki ikusgarrienetan. Ekimen jatorra nazioarteko mailan. Hautatutako hormek berezko nortasuna eta zailtasuna dute, edonor asetzeko modukoak banan-banan ekitekotan. Denak proiektu berean biltzeak ematen dio Poutarren ekimen honi erronka handien xarma eta ausardia.
Euskadi Irratiko azken albistegia