logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:37:22
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Herri kirolak

AIZKOLARIAK

Olasagastik irabazi du Donostiako Urrezko Kopa

2007/08/16

Bost aizkolarik parte hartu zuten eta bigarrena Luis Txapartegi Zestoarra izan zen.
Olasagastik irabazi du Donostiako Urrezko Kopa. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Olasagastik irabazi du Donostiako Urrezko Kopa. Argazkia: EiTB

Donostiako Alde Zaharreko Trinitate Plazan jokatu da urtero egin ohi den aizkolarien lehiaketa. Urrezko Kopa darama izena eta bertan bost aizkolarik parte hartu dute. Eguraldi ona denean sekulako jendetza biltzen da bertan, baina oraingo honetan euria tarteko ikusle gutxi izan zen.

Aizkolari bakoitzak 14na kana erdiko ebaki behar izan zuten eta denetan azkarrena Igeldoko Joxemari Olasagasti izan zen bigarrena Luis Txapartegi Zestuarra izan zelarik.

Sailkapena:

Olasagasti 31' 34''’
Txapartegi 32'57''’
Azurmendi 33'59''
Peñagarikano 35'39''
Barberena 35'42''

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta