logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 03:26:46
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Herri kirolak

HARRI-JASOTZEAK

Izeta III.ak irabazi du Mallabiko lehiaketa

2007/08/16

Izeta II.a anaia zen faboritoa, baina azken unean ez zuen parte hartzerik izan, lesio bat tarteko.
Izeta II.ak ez zuen parte hartu. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Izeta II.ak ez zuen parte hartu. Argazkia: EiTB

Sei indartsu neurtu ziren Mallabiko harri-jasotze torneoan eta bertan denotan gehien jaso zuen harri jasotzailea Jesus Mari Iruretagoiena Izeta III.a izan zen.

Bere anaia Izeta II.a zen faboritoa, baina azken unean parte hartzerik ez zuen izan lesio bat tarteko.

Harri-jasotzaile bakoitzak egin beharreko lana honako hau izan zen: ehun kiloko eite zaharreko zilindroa eta ehun kiloko borobila. Bakoitzarekin 5 minutuko denbora izan zuten lanerako.

Sailkapena

Izeta III.a (Aia) 83 Jasoaldi
Eizmendi (Zarautz) 78
Inahar (Ondarroa) 77
Telleria (Lasarte) 71
Urrutia (Leitza) 69
Uriarte (Abadiño) 55

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta