2007/08/10
Portland San Antonio D Multzoan arituko da Europako Txapeldunen Ligan. Irailaren 26an jokatuko du lehen partida, etxean, Danimarkako Gudme taldearen aurka.
Bigarren neurketa urrian izango da, lehen asteburuan, Casarano (Italia) – Bregenz (Austria) aurrekanporaketako irabazlearen aurka. Urriaren 10ean, Iruñan, Tratan Presov eslovakiarrari egingo dio aurre. Bigarren itzulian, azaroaren 7an, aurrekanporaketako irabazlea etorriko da Nafarroara. Azken bi partidak etxetik kanpo arituko dira, azaroaren 17-18an Danimarkan eta 24-25ean Eslovakian.
Asobal Ligako taldeek lortu zuten akordioaren arabera, etxeko partidak asteazkenetan jokatzeko asmoa du Portland-ek, 20:45ean hasita.
Talde nafarra denboraldiaurrean murgilduta dago, prestakuntza lana osatzen ari direlarik.
Euskadi Irratiko azken albistegia