2007/08/08
Iker eta Eneko Pou anaiak Zazpi Pareta, Zazpi Kontinente izeneko egitasmoa burutzen saiatuko dira abenduan. Izan ere, eskalatzaile gasteiztarrek Antartikako pareta bat igoko dute, duela bost urte hasi zuten proiektuari amaiera emateko.
Iragan urtarrilean seigarren helburua bete zuten Fitz Roy mendian (3.400 m) eta, 2007ko abenduaren amaieran arrokako abenturari amaiera eman nahi diote.
Horretarako, Pou anaiek bide luzea egingo dute. Buenos Airesetik hasiko dira, ostera, Ushuayatik abiatuta (Argentina), Antartikara heltzeko.
Ibilbide luzea
Austriako Alpeetan izateaz gain, Pou anaiak Suitza aldean ere ibili dira. Ratikonen New Age bidea egin dute, estatu mailan lehendabiziko aldiz. Ez da, hala ere, Suitzako Alpeetako inguru horretan eskalatu duten lehen aldia. Duela bost urte Silbergaier bidea egin zuten bertan Iker eta Eneko Pou anaiek.
Oraingoan, Wendestock eskalada inguruan ere zenbait bide egin dituzte. Batman begi kolpean, Elephantenohr era librean, eta Cleopatra, besteak beste.
Gasteizko eskalatzaileen hurrengo erroka Zazpi Pareta, Zazpi Kontinente proiektuaren barnean azken urratsa egitea izango da. Abenduan Antartikara abiatuko dira Poutarrak.
Euskadi Irratiko azken albistegia