logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:41:33
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Herri kirolak

IDI-PROBAK

Letea Jatetxearen idiak izan dira nagusi Maruri-Jataben

2007/08/08

Iketza bigarren sailkatu zen eta Erreiztak hirugarrren postua lortu zuen.
Idi-probak. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Idi-probak. Argazkia: EiTB

Maruri-Jatabeko Lorentzo Deuna XXXIII. Idi-proba txapelketa astelehen gauean amaitu zen eta, Letea Jatetxearen idiek hainbeste desiratutako mantak eskuratu zituzten, Iketzaren ta Erreiztaren aurretik. Honako honetan, Maruri-Jatabeko Udalak antolatzen duen ekitaldiak Euskal Herriko leku guztietik etorritako 21 idi-buztarririk onenak bildu ditu.

Letea Jatetxearen buztarriek lehenengo postua lortu zuten 54 iltze eginda. Iketza txapeldunordeak, 53 iltze gehitu zituen, Erreiztak, berriz, 52 ta ¼ iltze eta 2,5 metro lortu zituelarik. Laugarren postua Laskik eskuratu zuen 51 iltze eta 4,05 metrorekin.

Garaipen horrekin, Letea Jatetxeak 1.100 euro, garaikurra eta irabazle bezala izenpetzen dioten BBK-ko mantak eraman zituen.

Iketzaren idiak, bigarren postuarekin 970 euro eta garaikurra irabazi zituen. Eta hirugarren irabazleak, Erreiztak, 870 euro eta garaikurra.

Egun guztietan zehar sortutako zirrara, giro ona erakarri du Maruri-Jatabeko probalekuan.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta