logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:37:40
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Bilbao Basket

BILBAO BASKET

Denboraldiaurreko partiden datak zehaztu dituzte

2007/08/06

Jokalariak hilaren 19an eta 20an helduko dira, eta hilaren 21ean osasun-azterketak gainditu beharko dituzte. Hurrengo egunean lan-saioak hasiko dira.

Iurbentia Bilbao Basketek jakinarazi du denboraldiko plangintza zein izango den. Izan ere, Bilboko taldeak partiden datak zeintzuk izango diren baieztatu ditu, baita osasun-azterketak eta lehenengo lan-saiok ere.

Jokalariek hilaren 19an eta 20an helduko dira, eta hilaren 21ean osasun-azterketak gainditu beharko dituzte. Hurrengo egunean lan-saioak hasiko dira, Zorrozan goizeko entrenamendua eginda eta arratsaldean, berriz, Errekalden.

Denboraldiaurreko lehen norgehiagoka irailaren 6an izango da Castro Urdialesen Leche Rio Breogan LEB Ligako taldearen aurka. Hurrengo bi partidak irailaren 9an eta 12an izango dira Cantabria Lobos eta Autocid Burgos taldeen aurka, hurrenez hurren. Bi taldeak LEB Ligakoak dira.

Hurrengo adiskidantzazko partidak ACB Ligako taldeen aurkakoak izango dira. Izan ere, Climalia Leon eta Menorcaren aurka jokatuko dute bilbotarrek Galdakaon, irailaren 15ean eta 24an, hurrenez hurren. Azkenik, Txus Vidorreta entrenatzaileak zuzentzen duen taldeak Kiev Ukrainako taldearen aurka jokatuko du irailaren 25ean, Superkopari aurre egin baino lehen BECen, irailaren 28a eta 29a bitartean.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta