2007/08/05
Lewis Hamilton britainiarrak (McLaren Mercedes) garaipena eskuratu zuen Hungariako Sari Nagusian, Bat Formula munduko txapelketako 11. proba baliagarria, Budapesteko Hungaroring zirkuituan korritutakoa. Fernando Alonso espainiarra laugarren sailkatu zen.
Hamiltonek 35:52,991eko marka egin zuen eta Kimi Raikkonen finlandiarraren (Ferrari) eta Nick Heidfeld alemaniarraren (BMW) aurretik sailkatu zen, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Alonso asturiarrak (larunbatean polea lortu eta gero) seigarren postutik egin zuen irteera. Izan ere, FIAk Alonso zigortu zuen sailkatze-proban maniobra eztabaidagarria izan ostean Hamilton taldeko kidearekin. Hala ere, Alonso laugarren sailkatu zen, azkenean.
Hamiltonek txapelketako lidergoari eutsi dio 80 puntu lortuta, Alonsok baino zazpi gehiago. Raikkonen hirugarren postuan dago, 60 punturekin. Auto-egileen sailkapenean, McLaren-Mercedes dago lehen postuan, nahiz eta Hungariako proban punturik ez jaso. Hamilton eta Alonso pilotuen taldeak 138 puntu dauzka. Ferrari da bigarren 119 puntu lortuta.
Hurrengo lasterketa, txapelketaren hamabigarrena, Turkian jokatuko da (hilaren 26an izango da Istanbulen).
Euskadi Irratiko azken albistegia