logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 02:27:33
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Errugbia

ERRUGBIA (OHOREZKO MAILA)

Urriaren 7an jarriko da abian denboraldia

2007/08/03

Era horretan, iaz denboraldi erdian izan ziren etenaldiak ekidin nahi dira. Ciencias, Alcobendas eta Madril Noroeste izango dira euskal ordezkarien aurkariak lehen jardunaldian.

Errugbiko Ohorezko Maila urriaren 7an jarriko da abian. Era horretan, iaz denboraldi erdian izan ziren etenaldiak ekidin nahi dira. Euskal taldeak indartzen ari dira denboraldiari aurre egiteko.

Lehen jardunaldian euskal ordezkariek izango dituzten partidak honakoak izango dira: Bera Bera – Ciencias, Getxo – Alcobendas eta Madril Noroeste – Ordizia.

Azken jardunaldia apirilaren 6an jokatuko da. Ohorezko B mailan, beste hiru euskaldun arituko dira, Durango, Hernani eta Gernika.

Rugbia aipatuz, gogoratu beharra dago munduko txapelketa jokatuko dela Frantzian. Irailaren 7an hasiko da, Frantzia – Argentina partidarekin. Finala urriaren 20an jokatuko da.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta