logo de eitb24
2008ko uztailak 19 | 19:45:55
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Herri kirolak

SOKATIRA

Goiherrik 30 urte bete ditu

2007/08/03

Hori dela eta, nazioarteko sokatira txapelketa antolatu du larunbaterako. Goizetik gauera, hamaika talde arituko dira nor baino nor.

Erandiko Goiherri sokatira taldeak 30 urte bete ditu, eta hori dela eta, nazioarteko sokatira txapelketa antolatu du larunbaterako. Goizetik gauera, hamaika talde arituko dira nor baino nor.

Leioako Unibertsitatearen alboan dagoen atletismo pistan izango da jaialdia. Goizeko 10:30ean ekingo zaio. 560, 600, eta 640 kilotan ariko dira taldeak.

Goiherria, Mutriku, Areso, eta Getxo izango dira euskal taldeak. Besteei dagokienez, Mosnang (Suitza), Ebersecken (Suitza), Sandhurst (Ingalaterra), Fam. Janssens (Belgika), Gortle Teragh (Ipar Irlanda) eta Seis Concellos (Asturias) dira.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta